Animazio Soziokulturaleko Diploma
Zure inguruko (udalerria, auzoa, komunitatea…) pertsonen, elkarteen eta taldeen arteko parte-hartzean sinisten baldin baduzu,
Ideiak garatu eta ametsak modu kolektiboan martxan jarri nahi badituzu zure guneak hobetzeko,
Zure elkarteak berrikuntza behar badu edo erronka berriak proposatu behar baditu…
ANIMAZIO SOZIOKULTURALEKO DIPLOMA eskaintzen dizugu; hauek lortuko dituzu:
Zure inguruko beharrei erantzun sortzaileak emango dizkiezu.
Lantaldeen artean funtzionamendu positiboa egituratuko duzu.
Aldaketen aurrean malgua izango zara eta eraldaketa-proiektuak eraikiko dituzu.
Egiteko lekua: Bolunta