A25 | Euskalerriko Eskautak edoizen motatako indarkeria matxista gaitzesten du
Euskalerriko Eskautak bat egiten du, aurten ere, Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguneko adierazpenekin. Federazioak erabat gaitzetsi ditu ekintza matxista guztiak.
Emakumeen aurkako indarkeria munduko genero-desberdintasunaren adierazpen gorena da eta Euskalerriko Eskautak gogorarazi nahi du, bereziki, emakumea izateagatik urte honetan hil duten 38 emakumeei zein. Horrez gain, indarkeriaren forma ugariak salatu nahi dira federakuntzaren partetik. Matxismoa batzuetan ikusezina da eta egunero jasaten den arazoa.
Eskaut mugimendua eraldatzailea da, non pertsona askeak eta beren ingurunearekin kritikoak prestatzen jarraitzen dugun, ekitatearekin konprometituko direnak. Gure haurrak eta gazteak tratu onetan, errespetuan eta laguntasunean hezten ditugu, etorkizuneko pertsona helduak izan daitezen gaitzesten dituztenak eta eraso bakar bat ere onartzen ez dutenak, edozein motatakoak izanda ere.
Federakuntzak laguntza behar duen edonori esku bat eskaini nahi dio. Begiraleak, delegaritzak eta Euskalerriko Eskautak federakuntzan lan egiten duten pertsona guztiak isiltasunean sufritzen dagoen edonoren eskura daude, eta laguntza eskatzera animatzen dute. Kanalak irekita daude indarkeria hau amaitzeko asmoarekin, eta mugimenduak lan egingo du emakume bat gehiago ere ez dezan sufritu.
Guzti honekin, Euskalerriko Eskautak herrialde desberdinetan dauden mobilizazioetara joatera animatzen du eta Euskalerriko Eskautak Bizkaiak prestaturiko otoitza guztion eskuetara jartzen da egun honen inguruan hausnarketa sustarazi dadin haur, gazte zein begiraleen artean.