BAKEAREN ALDEKO JARRERA HARTZEA
Sufrimendu eta ziurgabetasun garai honetan, geure idearioa entzunarazi nahi dugu eta gaur indarrean dagoen eta beharrezkoa den bake kulturarekiko egiten dugun apustuari garrantzia eman nahi diogu:
C.8. Gizarte gatazkatsuan bizi diren gizon eta emakumeen orotariko hezkuntza bilatzen duen mugimendua garenez, biziaren eta giza eskubideen aldeko jarrera argia dugu nahitaez, horien bortxaketa dakarren edozein jarduera salatuz eta arbuiatuz. Era berean, herrien eskubide kolektiboen alde egiten dugu eta indarkeriarik eza dugu gatazkak konpontzeko bide nagusia, bereziki gure herriak pairatzen duena.
EEn tolerantziaren aldeko apostua egiten dugu, desberdintasunaren errespetua, besteei entzutea, elkarrizketa eta kontsentsua direla bide, bakea berdintasun eta bidezko garapen egoera gisa ulertuz, desdoitze estrukturalen eta hauei datxezkion indarkeria moten inpaktua apalagoa izango den gizartea erdiesteko bide gisara.
Egungo giroa dela eta, geure taldeak animatzen ditugu egoera honen inguruan etortzen zaigun informazioa eta munduan gertatzen ari direnak ikuspegi kritikoaz jorratzera, bidegabekeria, biolentzia, diskriminazioa eta esplotazioaren aurkako sentsibilitateari eutsiz. Gizarteak inoiz baino gehiago behar du gure hezkuntza integratzailearen eredua, norbanakoen onarpena duena oinarri, bakoitzaren jatorria, pentsaera, erlijioa edota gaitasunak edozein izanik ere. Hori dela eta, berriro ere, txikienetik hasita ekingo diogu lanari, mundu hobe bat eraikitzeko.
“Zoriontsuak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko” Mt 5, 9