Banantzear edo dibortzio-prozesuan dauden familien egoeraren aurrean eskolako jardunbide egokienak
Egun on !
Honako kurtsoko informazioa bidaltzen dizuegu interesgarria egingo zaizuelakoan:
BANANTZEAR EDO DIBORTZIO-PROZESUAN DAUDEN FAMILIEN EGOERAREN AURREAN ESKOLAKO JARDUNBIDE EGOKIEI BURUZKO TAILERRA
Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritzak, gurasotasun positiboaren eta haurtzaroaren aldeko politikaren barruan, eta Deustuko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateak sustatu dute Banantzear edo dibortzio-prozesuan dauden familien egoeraren aurrean eskolako jardunbide egokiei buruzko tailerra.
Tailerraren helburua da Hezkuntza-munduko profesionalei baliabideak ematea, laguntza eman diezaieten, heziketa-lanaren bitartez, euren familietan banantze edo dibortzio-prozesuetan dauden haur eta nerabeei.
Eskulibuaren egileek emango dute ikastaroa, 17:00etatik 19:00ak arte maitzaren 21an: Bilbo (Deustuko Unibertsitateko Auditorioa).
Izen ematea doakoa da.
Plaza mugatuak.
|
|