Kaixo, lagun! (más abajo en castellano)
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, RECacciona, a ze parea, hezkuntza eta gazteak! bideo lehiaketa abian jarri du.

Nor aurkeztu daiteke? 16 eta 30 urte bitarteko gazteak, gutxienez bi pertsoneko taldeetan.
Zer aurkeztu behar da? Gehienez lau minutuko iraupena duen bideoa, gazteak eta hezkuntza gaiaren inguruan.
Noiz arte dago epea? Maiatzaren 26ra arte.
Zer irabazi daiteke? 1.000 edo 400 euro hezkuntzarekin zerikusia duten zure proiektuetarako.

Izena ematea hemen egin daiteke eta oinarriak eta informazio guztia, albiste honetan ikus daitezke.

Anima zaitez eta parte hartu!!!

Cartel Recacciona

Partekatu!