LEHEN LAGUNTZA ETA OSASUN POSTURALAREN INGURUKO IKASTAROA
Kaixo danori,
Zuentzat LEHEN LAGUNTZA ETA OSASUN POSTURALAREN INGURUKO KURTSOA prestatuta daukagu.
3 ordutako formakuntzan datza eta hurrengo gaiak landuko ditugu: zer egin zaurien aurrean, erredurekin, odol jarioak tratatzeko, edo kolpeak, itodurak…
Hemlich-en mugimendua ere landuko dugu zer-egite plan baten inguruan.
Lehen Laguntzaz aparte, Posturologian ere eman nahi zaie formakuntza begiraleei. Oso garrantzitsua da guretzako geure ume eta gazteen osasun integrala, eta hori dela eta honako gai hauek ere landuko ditugu.
- Tresnen erabilera eta pisuen hartzea.
- Motxilaren erabilera.
- Beroketa eta luzapenak.
Bi deialdi egingo dira:
- Urriak 27, asteartea 18:00 eta 21:00 bitartean Delegaritzan (Barria Enparantza 4, 3º). Izen emateko epea urriak 23an, ostirala, bukatzen da.
- Azaroak 10, asteartea 18:00 eta 21:00 bitartean Delegaritzan (Barria Enparantza 4, 3º). Izen emateko epea azaroak 23an, ostirala, bukatzen da.
Ez duzue hurrengo formularioa baino bete behar eta eeb@barria.net helbidera bidali.
