EGK: GazteLabel formazio saioa
Egun on,
GazteLabel proiektu pilotuaren baitako formazio saioaren informazioa helarazteko idazten dizuegu. Duela hilabete bat bidali genizuen informazioan ikusiko zenutenez, GazteLabel proiektuaren helburua «gazteen perspektiba batetik, gazteria politika publikoen kontrastea egiteko eta kalifikatzeko sistema bat garatzea» da eta proiektu pilotua garatu eta aurrera jarraitzeko EGK-ren elkarteen kontrastea eta laguntza behar dugu. Proiektuaren informazio guztia www.egk.org webgunean aurkituko duzue.
Jarraian, formaziorako aurreikusiak ditugun datak, orduak eta tokiak helarazten dizkizuegu eta, atxikiturik, formazio saioaren gidoia. Ikusiko duzuenez, formazioa egiteko bi aukera daude: egun betekoa Gasteizen edo bi arratsaldetakoa Bilbon.
Data: abenduak 10
Ordutegia: 10.00-14.00 eta 15.00-17.30 (egun osoa)
Tokia: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (Ramiro de Maeztu kalea, 15, behea)
BILBAO /////////////
Data: abenduak 9 eta 11 (bi egun)
Ordutegia: 17.00-20.00
Tokia: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (Autonomía kalea 44, behea)
Nori zuzendua: abenduak 10eko formazio saiora etorri ezin diren gazteak.
Formazioa jaso izanaren ziurtagiria jasoko duzue.
Edozein galdera egin edo argibide eskatzeko, kontaktatu gurekin 945.22.06.01 telefonoan edo bizibaldintzak@egk.org helbidean (Amaia).
Besterik gabe, mila esker eta ongi izan!