EGK: Hitzaldia «Boluntarotza Gaztea Europan»

EGK: Hitzaldia «Boluntarotza Gaztea Europan»

2011-11-18 Noticias 0

logo Kurtsoak SeminarioakHITZALDIA: BOLUNTAROTZA GAZTEA EUROPAN

NOIZ: Azaroak 18, ostirala, 19:00etan
NON: Bilboko La Bolsa auzoetxean
HIZLARIA: Steffi Bergmann (Bavariako Gazteriaren Kontseilua)

 Bavaria Alemaniako hego-ekialdean dagoen estatua da. Ezaugarri berezia du, «estatu librea» izanda (Freistaat Bayern). Hiriburua Munich du (1.314.551 biztanle) eta herrialdeak historikoki garrantzia handia eduki du Europa mailan. II.mundu gerra eta gero, Estatu Batuen eskuetan geratu zen eskualde independiente bezala, hizkuntza eta kultura propioa garatuz. Berlineko harresiaren erorketarekin batera, kapitalismoa asko garatu da herrialde horretan.

Bavariako Gazteriaren Kontseiluak gazteria gaiak kudeatzen ditu, baita zeharka beste eremu batzuk ikutzen dituzten politikak ere. Orotara, 86 langile eta 10 bat bekadun edo praktiketako jendea dira. Pertsona bakoitzak gai bat kudeatzeko ardura dauka eta Steffik Europako beste herrialdeekin kontaktuak egin, elkartrukeak antolatu eta dirulaguntzen inguruan informatzekoa dauka. 

Horrela, bada, hauexek dira jorratuko ditugun gaiak:

Nola jaiotzen da Bavariako Gazteriaren Kontseilua// Helburuak eta historia labur bat.
Nola funtzionatzen du kontseiluak// lan arloak, administrazioarekiko harrman, gazteriarekin, etab.
Europa eta Alemaniako boluntariotzaren mapa// ¿Gazteriaren parte hartzearen krisirik ote?
Nola sustatzen da boluntariotza// Politika eta proeiktuen inplementazioa.
GARRANTZITSUA: 50 eserleku besterik ez, azkar, apunta zaitez: bizkaia@egk.org

Informazio gehiago hemen.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar