EGK: gazteak eta etxebizitza
Egun on!!
Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), gazteek gazteentzako etxebizitza neurrien inguruan duzuen iritzia jaso nahi dugu, gero hobekuntza proposamenak administrazioei helarazteko. Bilera bat deituko genuke, baina gazteok beti korrika, presaka gabiltzanez, ba galdetegi honen bitartez denbora pixkat aurreztea pentsatu dugu… 15 minutu besterik ez dira izango!!
Galdetegia euskaraz:https://docs.google.com/forms/d/1T0y16ImHYc2l8Gb39dqJMzqEdF2q5Yfbg4aYojhH370/viewform
Cuestionario en castellano:https://docs.google.com/forms/d/1gXq54Z-Na5YC1tKqI2_taSLpFfW-eeM9N__EtDjVZp4/viewform
Eta bilera batera etortzeko irrikitan baldin bazaude, egon lasai, gutxi barru deituko dugu eta!! Inolako galdera, zalantza edo pertsonalki eman nahi diguzun iritzirik baldin baduzu, 945.22.06.01 telefonoan edo bizibaldintzak@egk.org helbidean topatuko gaituzu.
Mila esker zure laguntzagatik eta ongi izan!!