@EskautakBizkaia korrikan 2022 | HITZEKIN

@EskautakBizkaia korrikan 2022 | HITZEKIN

2022-04-12 Noticias 0

Hainbeste espero genuen Korrika 2022 ospatu egin da, Amurriotik hasita Donostian bukatu duena igarotzen zen leku oro emozioz eta euskeraz betez. Egoera zela eta, aurreko urtean ezin izan zen ospatu baina aurten eduki duen arrera herri eta auzo guztietan ikaragarria izan da, elurra eta euria tartean zirela.

Aurtengo Korrikan painoleta asko ikusi izan dira kaleetan zehar korrika egiten, eskauton presentzia eta konpromisoa euskararekiko indartuz. Begirale, gazte, asabak, gurasoak… ikusi ditugu korrikan egun eta gau. Zonalde batzuk antolatu egin dira eta zonaldeko begirale eta trebeak korrika egin dute danok batera auzune desberdinetan zehar; beste batzuk korrika txiki bat egin dute taldeen artean testigua txandakatuz; talde batzuk korrika abestiaren koreografia dantzatu egin dute; eta beste hainbat ekintza taldea korrikan parte hartzera motibatzeko. 

Jakina denez, Bizkaiko delegaritzak kilometroa hartu zuen Lemoizen, bizkaian betetzeke gelditzen ziren kilometro bat hartu genuen korrikaren “katea” gelditu ez zedinaren helburuarekin. Lemoizera hurbildu zareten guztioi mila esker parte hartzeagatik.

Hona hemen testiguan eramandako mezuaren esaldi esanguratsu batzuk: 

Hitzak hustu egin diren garai batean, 

bete ditzagun euskararen berbak harri eta herriz.

Dena erosi eta saldu omen daitekeen garaian, 

erakutsi dezagun zein merkea den gure hizkuntza: 

debalde hartzen dugu herriaren ahotik 

eta debalde ematen diogu herriaren belarriari.

Indibidualismoa indartuz doan garaian, 

egin dezagun euskara kolektibo bat, 

denon artean eta denona.

Eta etiketen garaian, 

ahaztu ditzagun behingoz euskaldun berri eta zaharrak. 

Iraultza honetan, lasterketa honetan, denok garelako euskaldun berri. 

Hizkuntza bat egunero hasten delako, egunero berritzen delako.

Hizkuntza bat ez delako jaiotzen, egin egiten delako.

SENTITU, PENTSATU, HITZEKIN

Hemen duzuen bideoan taldeok egindako ekintza eta korrika eguneko argazkien lagin txiki baten bilduma duzue:

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar