Hurrengo igandean, azaroak 25, Emakumeenganako Aurkako Nazioarteko eguna da.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiatik gure auzoetako eta gure herrietako kaleetara atera nahi dugu.  Gogoan ditugu indarkeria jasan duten emakume guztiak;  gaur, bihar eta egunero genero-indarkeria hori gelditu behar dugula aldarrikatzeko.

Frantzisko Aita Santuak be argi hitz egiten dau gai honen inguruan: “ezin da «natural bihurtu» emakumeen aurkako indarkeria, gure alkarteetan emakumeak dauan protagonismoa onartzen ez dauan kultura matxistari eutsiz. Ez da bidezkoa beste aldera begiratu eta hainbeste emakumeren, batez be gaztetxoen, duintasunaren «zapalketaren» aurrean ezer ez egitea”.

EMAKUMEENGANAKO AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

#EEB25N            #25NBIZKAIA

Egun horretako ospakizuna aukera ona izan daiteke indarkeria matxista jasaten duten hainbeste emakumeren ahultasuna, sufrimendua eta heriotza gogoratzeko eta ezagutzera emateko eta, aldi berean, elkarte sinistedunaren konpromisoa bultzatzeko, emakumeen aurkako indarkeria oro sustraiatik kentzeko. Hori dela eta, material bat helaraziko dizuet zuen taldeetan baita erreferentzia taldeetan ere erabiltzeko.

Otoitza

 

Partekatu!