ABIAN DA BELDUR BARIK 2020 LEHIAKETA!
Irailak 14 – Azaroak 5 bitartean bideoak aurkezteko epea zabalik!
INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:
https://www.beldurbarik.eus/eu/parte-hartu/
ETA… ZER DA BELDUR BARIK JARRERA?
Beldur Barik lehiaketa ez da lehiaketa hutsa. Izan ere, parte-hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute, hau da, kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldatzeko konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten duen jarrera. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak, errespetuan, askatasunean, autonomian, arduran eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak.
Alde horretatik, kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, bai eta hausnarketak eta eztabaidak sortzeko duen gaitasuna ere, nesken ahalduntzetik abiatuta, eta mutilek indarkeria matxista amaitzeko konpromisoa edo erantzukizuna hartzea.
NOLA PARTE HARTU?
Irizpideak eta kontutan hartu beharrekoak:
https://www.youtube.com/watch?v=PZpWmH2FF1Q&feature=emb_logo
Programari buruzko informazio guztia web gunean (www.beldurbarik.eus) zein sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram, Spotify eta Tiktok) aurki daiteke.
ZABALDU
BELDUR BARIK
JARRERA!