Ainhoa Riaño Euskalerriko Eskautak Bizkaiko Gizarte arduradun berria da

Itsasoren etapa aurreko arduradun gisa amaitu ondoren, hemendik aurrera, Ainhoa Riaño Euskalerriko Eskautak Bizkaiko Gizarte arduradun berria izango da.

 

2001ean hasi zen ume giza Errekalde Eskaut taldean eta gazte prozesu guztia bukatzean begirale taldean sartu zen 2012an oraindaino, erreferentzia talde batean sartzearekin bat. 

 

Fede (urte 1) eta Gizarte (3 urte) karguetan egon da, beraz 4 urtetan zehar egon da animazio taldean parte hartzen. Gainera, beste kargu batzuk eduki ditu (Asabak, idazkaritza, lokalak…).

 

Hortaz, zonaldeko gizarte zein fedeko mahaietan parte hartu du eta mahaietako koordinatzailea izan da. EEBko bi mahaietan parte hartu izan du eta gizarteko mahaian lan egiten jarraitzen du. 

 

Ainhoak ere eskerrak eman nahi du hitz hauekin “Azkenean buruan neukan ideia gauzatu da. Pentsatuta nun ardura hau edukitzearena, baina inoiz ez duzu momentu idealik kusten honelako ardurak hartzeko, baina ingurukoak animatzean, piszinara botatzen zara azkenean. 

Asko animatu nau baita ere EEBko gizarte mailaren indarra eta baita urte hauetan zonaldean eta karguan edukitako esperientzia positibo eta aberasgarriak. Beste zonaldeetan eta taldeetan kargu honetan ahal dudan hoberen  lagundu eta gidatzea da nire ideia ta baita delegaritzan ekarpena egin ahal dudanarekin.”

 

Ainhoa, Gizarte karguarekin pertsona motibatua, konprometitua, taldean lan egiteko gaitasunarekin eta egoera desberdinetara moldatzeko ahalmenarekin da.

 

ZORIONAK AINHOA! BETI PREST!

 

Partekatu!