Alboan: Ayuda urgente Ecuador: para quien lo ha perdido todo

Erantzun ahalik eta lasterren, oso garrantzitsua baita.

Ametsgaiztoa ez da bukatu oraindik Ekuadorren, azken orduetan izandako lurrikara berriek beldurtuta  bait daukate jendea. ALBOAN GKE-kook bertan Fe y Alegría (hezkuntza) eta Servicio Jesuita al Refugiado izeneko erakundeekin dihardugu elkarlanean apirilaren 16-ko lurrikarak eragindako pertsonei laguntza eman ahal izateko.

Apirilaren 16an Ekuadorren 20.000 lagun inguru etxerik gabe gelditu ziren Richter eskalako 7,8ko lurrikarak eraginda.

Babesa ematearren, ALBOAN-ek larrialdi ekimenari ekin berri dio; horren bitartez, ondorengo betebeharrei zuzenduriko dirua bilduko du:

  • Giza Laguntza: botikak, elikagaiak, ura, higiene-materialak eta abar.
  • Ikastetxeak: Fe y Alegría-ko 44 ikastetxeetatik 21 kaltetuak eta 7.000 ikasle inguru eragindakoak izan dira, gutxienez. Lehen fasean, umeak, behin-behineko geletan bada ere, eskoletara joan ahal izatea ziurtatu nahi dugu. Eta, bigarren fasean, birrindutako edo kaltetutako ikastetxeak birgaitzeko neurriak hartuko ditugu.
  • Etxebizitzak: behin-behineko aloimenduz hornitu eta ondoren behin-betiko etxebizitzak birgaitzea.

Zuregana jotzen dugu den-dena galdu duten pertsonen beharrrik larrienei erantzuna ematen lagun diezaguzun. Eskerrik asko, badakigu zure eskuan dagoen guztia egingo duzuna. Informazio gehiago Ekuadorreko egoeraz >

EMAN Ekuadorren alde
Partekatu!