Alkartasun Zeinua (II Pobreen Munduko Eguna)

Alkartasun Zeinua (II Pobreen Munduko Eguna)

2018-10-30 Noticias 0

GARRASI EGIN, GARTSU EKIN

GARRASI EGIN: Lehenengo eta behin, “garrasi egin”. Pobretasuna ez da berba batean agortzen, zeruak zeharkatu eta Jainkoarenganaino heltzen dan garrasi bihurtzen da. Zerk islatzen dau behartsuaren garrasia bere sufrimentu eta bakardadeak, bere etsipen eta itxaropenak ez bada?

ERANTZUN: Jainkoak behartsuari emoten deutsan erantzuna beti da esku-hartze salbatzailea, arimaren eta gorputzaren zauriak sendatzeko, zuzentasuna itzultzeko eta bizitza duintasunez berreskuratzen laguntzeko.

ASKATU: Askatuz, Jaunak salbamena eroaten deutse euren tristura eta larritasuna erakutsi deutsenei. Jainkoaren esku-hartze ahaltsuari esker apurtzen dira pobretasunaren kateak.

 

EKINTZAK

Azaroak 16, barikuaIkastetxeei, gazteei begira. Pelikulak eta bideo-foruma (Doña Casilda, Zubiarte).

Azaroak 17, zapatua: eleizbarrutiko topaketa Begoñazpi ikastolan. Jarduerak eta baterako bazkaria (aldez aurretik izena emon).

  • Eremua sortu, pobretutako gizon eta emakumeakaz alkartzeko, alkarregaz partaide izateko eta alkar ezagutzeko.
  • Alkarregaz pobretasunaren aurka burrukatzeko erronkak aurkeztu. Itxaropenezko erronkak.
  • Alkarregaz eta jentaurrean pobretutako personek bizi daben egoera bidegabea salatu (GARRASI EGIN).

Azaroak 18, domekeaJarduera eta ospakizunak lurraldez lurralde. Ekimenak egitea proposatu, hainbat esperientzia baliagarri aurkeztu. Esperientziak bialdu daikeguz gure alkarteetatik.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar