Argizaik aurten 20+15 urte betetzen ditu, eta mundua egunero hobetzen jarraitzeko gure poza eta ilusioa elkarbanatzera gonbidatuta zaudete!

Kartela

35 urte zoragarri izan dira, aisialdian pertsonak hezten, herriko jaietako ekintzetan parte hartzen, Errege Magoei ongi etorria emateko Kabalgata antolatzen, eta azken urteotan udalerriko ludotekak eta Galdakaoko topaguneak kudeatzen; baita beste hainbat ekintza eta ekimenetan elkarlanean ibili ere.

Hori guztia ospatuko dugu apirilaren 14 eta 15ean.

Lehenengo egunean, 14an, larunbat arratsaldean, tailerrak, ekintzak, musika eta txokolatada egongo dira gurekin egotera animatzen zareten pertsonentzako. Ekintza guztiak “El libro de la selva” gaiaren inguruan jorratuko dira.

Igandeko lehenengo ekintza meza izango da; ondoren, taldearen leku historikoetatik pasatuko den gynkana egongo da; eta bazkari lehiaketa ere egongo da. Zuen bazkari goxoa prestatzera animatzen zaituztegu, eta bazkaririk onenak sari bat jasoko du. Bukatzeko dantzak eta antzerkiak gure umeen eta gazteen eskutik, baita Argizairen historiaren bideoa ere.

Horrez gain, urteurren honetako kamisetak eskura izango dituzue, gonbidapen honekin batera kamiseta horien argazkiak helarazten dizkizuegu, eta gure kamiseta nahi izatekotan, jarri gurekin kontaktuan kolorea eta tamaina adieraziz.

Info kamisetak

Kamisetak (eredua)

Bazkarirako ere garrantzitsua da jakitea zenbat pertsona sukaldatzera eta jatera animatuko zareten; eskertuko genizueke mail bat bidaliko bazenigute argizai@eskaut.org helbide elektronikora, apirilaren 8a baino lehen. Gogoan izan, sukaldatzen ari bazarete, goizeko ekintzetan zail izango duzuela parte hartzea.

Anima zaitezte gurekin hain data berezia ospatzera!

Argizai Eskaut Taldea

Partekatu!