Indautxuko Eskautatik, Indautxun eskultismoak 40 urte daramatzala ospatzeko daukagun egun handian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu delegazioko partaide bezala.

Umeentzako jolasak, tailerrak, puzgarriak, euskal dantzak, herri bazkaria, erromeria… Guzti hau eta gauza gehiago maiatzak 18an, Indautxuko Plazan.

Herri bazkarira joateko, aldez aurretik apuntatu behar zara maiatzaren 10a baino lehen. Horretarako, kontaktuan jarri taldeko koordinatzailearekin (Ainhoa, 626758216). Menua babadun gisatu bat izango da sakramentuekin eta postrea, kafea, ogia eta edariak izango ditugu ere. Herri bazkariko prezioa 6€-takoa izango da.

Mugimenduaren parte bezala, egun berezi honetan gurekin egotea gustatuko litzaiguke, beraz…ANIMA ZAITEZ!!!

Hemen uzten dizugu egun bereziko kartela eta oroitzapenezko bideoa.

 

 

Informazio gehiago:
– Instagram: @indautxukoeskautak
– Facebook: Indautxuko Eskautak

🔵🔴🔵🔴🔵🔴🔵

Partekatu!