Datorren igandean, ekainak 2, Euskalerriko Eskautak Bizkaiko Aparteko Asanblada ospatuko da La Salle Ikastetxean, arratsaldeko 17:00ean hain zuzen ere.

Aparteko Asanblada hau oso garrantzitsua da, izan ere, Bizkaiko taldeek, nor izango den  Euskalerriko Eskautak Bizkaiko delekatu berria hurrengo lau urteetan, erabakiko dute.

Duela hilabete batzuk  delekatu erreleboaren prozesuari ekin genion. Bizkaiko taldeek entzuteko, ez ezik hausnartzeko aukera ere izan dute, eta igandean Asanbladaren erabakia hartuko da.

Horrez gain, Aparteko Asanblada honetan Barne Araudiaren aldaketa bat eztabaidatuko da. Indarrean den Barne Araudia, azaroko Asanbladan baieztatu zen, halere, dokumentu bizia da eta etengabe berritu egin behar da. Beraz, aldaketaren proposamena Bizkaiko talde guztien artean hitz egingo da.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiko Asanbladan parte hartzera begirale guztiak gonbidatuta daude, baita Euskalerriko Eskautak Bizkaian hurbil  dauden pertsonak ere, mugimendu honetan erabaki garrantzitsuak guztion artean egin behar baitira.

Bidean Beti Prest,

Partekatu!