Astialdi Kongresua – Sarrerak

Astialdi Kongresua – Sarrerak

2018-10-03 Noticias 0

Urriaren 19 eta 20an Astialdi Kongresua ospatuko da. Ostirala egun osoan  eta larunbat goizean.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiak taldeetako begiraleak gonbidatzen ditu, ekitaldi horretara parte hartzera.
(Kongresua ostiraletik izango da, baina edozein momentuan joan zaitezkete)

Info gehiago:

http://astialdikongresua.eus/

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Herriko haur, nerabe eta gazteekin gizarte esku-hartzean eta aisialdi hezitzailean diharduten erakundeen sarea, ASTIALDI SAREAk, antolatu dute, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin. Elkarrekin hausnartu, solastu eta eraikitzeko gonbita da ASTIALDI KONGRESUA 2018.

Nazioarteko zein estatutako irismenarekin, baina euskal errealitatean kokatuta ASTIALDI KONGRESUA 2018k ikuskera eta kokatze anitzen eraikuntza espazio bat izan nahi du. Hausnarketa eta proposamenak eskaintzeko. Bilduko gaituzten galderak modu argi eta zehatzean erantzuteko. Euskal Herriko astialdi hezitzailea sustatu eta sendotzean aurrera egiteko: pertsona, komunitate, herrialdeen garapenean. Elkarrekin, zurekin.

Animatu eta parte hartu!

Bidali mezu bat bizkaia@eskaut.org-era eta sarrera bat gordeko dizugu.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar