Badator Gorka Deuna 2023!

Badator Gorka Deuna 2023!

2023-04-03 Berriak Nabarmena 0

20 egun geratzen dira zehazki apirilaren 23a izateko, eta data hori oso garrantzitsua da eskaut guztientzat. Baden Powellek, scout mugimenduaren sortzaileak, Gorka Deuna aukeratu zuen mundu osoko scouten patroi gisa, eta hala idatzi zuen “Escultismo para muchachos” liburuan.

Ohitura horrekin jarraituz, Euskalerriko Eskautak Bizkaia delegaritzak 30 eskaut talde, 250 begirale boluntario eta 2.500 haur eta gazte inguru biltzen ditu, eta Gorka Deuna egunean bertan ospatuko dute.

Aurtengo leloa honako hau da: «MUNDUA ELKARREKIN ERALDATZEKO PREST». Horrekin batera Bizkaiko eskaut mugimenduak lan egin eta ikusarazi nahi du, Caritasekin batera, mundu hobe baten aldeko eragile eraldatzaileak direla. Egunean zehar, Bizkaiko Caritasek lan egingo da, boluntariotza eta sareko lana sustatuz bazterketa-egoeran dauden pertsonen alde lan egiten duen erakundeagaz, bere proiektuak ezagutzera emateko. Hitzordua Monte Avril-en (Artxanda, Bilbo) izango da eta laster xehetasun gehiago emango dira.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar