“Bake Topaketa” bakearen aldeko eleizbarrutiko ekitaldia datorren martxoaren 9an ospatuko da Zornotzan, “De la Convivencia a la Reconciliación – Bizikidetza eta Adiskidetza” lelopearekin. Parrokian eta hurbil dagoen Karmeldarren Ikastetxean garatuko da, honako egitarauaren arabera:

  • 10:00: Harrera, hasierako otoitz laburra eta topaketaren aurkezpena.
  • 10:30: Gogoeta espirituala: Zelan bizi gaur fedetik bake eta adiskidetzaren aldeko konpromisoa?
  • 11:15: Lekukotasuna: Lurralde baten bakarkako eta taldeko esperientzia Bake eta Adiskidetzaren lanketan.
  • 11:45: Tailerra: Zelan landu bakarka, alkartean eta inguruan Bake eta Adiskidetza?
  • 12:30: Azken otoitza

Bake Topaketan parte hartzea baliagarri izan daitela Garizuma aldiaren hasieran adiskidetzaren aldeko konpromisozko sena suspertu daigun.

Partekatu!