Lagun agurgarriak: 
Uda hurbiltzen ari da, eta berriro jarri gara martxan, udarako prestatu dituzuen programak eta jarduerak hedatzeko asmoz, bereziki boluntarioak behar dituztenena.
Horretarako, beste urteetan egin dugun bezala, www.bategin.org web orria martxan jartzen dugu, partaidetza solidariorako aukera desberdinak jasotzearren. Tresna elkarreragilea da; bertan, auzolandegiak, brigadak, turismo solidarioa, eta, bereziki, Bizkaiko gizarte-erakundeetan boluntario gisa kolaboratzeko aukerak daude jasota.
Parte hartzeko interesa baduzue, bete honekin batera bidaltzen dizuegun orria, eta bidali bateginsumate@bolunta.org helbide elektronikora edo, bestela, posta arruntaz edo faxez (94 416 88 64).

Fitxa Bategin

BATEGINen bannerra deskargatu (horizontalabertikala) eta www.bategin.org-era lotu
Eskerrik asko.
Leire Ortiz de Zarate Barañano
bolunta
Boluntariotza Zerbitzua / Servicio de Voluntariado

 

Partekatu!