Behartsuen aldeko Munduko Eguna

Behartsuen aldeko Munduko Eguna

2017-11-17 Noticias 0

“No amemos de palabra sino con obras. Egin eta ekin”, goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, azaroak 19, Frantzisko Aita Santuak izendatu dauan Behartsuen aldeko Munduko eguna.Besteak beste, honeek garatuko dira: Eleizbarrutiko parrokia eta Pastoral Barrutietan hainbat jarduera antolatu da egun horren inguruan.

Behartsuen aldeko Munduko Eguna

Behartsuen aldeko Munduko Egunak oihartzuna izango dau Eleizbarruti osoan. Sentiberatasuna bizteko, oinazez bustitako errealidadeakazko topaketak, alkartasun-topaketak, otoitzaldiak… egingo dira.

– Kanpai-joaldia “munduko pobretasunaren larritasuna dala-eta gure lozorrotik esnatzeko”.
– Parrokia guztietan, Eukaristiaren ospakizunean arreta jarriko da bazterketa eta pobretasuna jasaten daben personen testigantzetan, konpromisorako dei eginez…
– Hartu-emona nagusien egoitzakaz, domekako Eukaristian parte hartzeko konbitea eginez, nagusiak eleizara eroateko konpromisoa hartuz eta eurakaz egonez Eukaristiaren aurretik edo ostetik.
– Ospakizunak, kafe-solasaldia, afaria… beste herrialde batzuetatik etorritako personakaz.
– Gazteen kanpaina: egunkaria, dirua batu Bizkaian (etorkinen, bizileku bakoen… aldekoak), Afrikan, Amerikan… egitasmoak laguntzeko, “baltzez noa behartsuengaitik”.
– Soldataren %1a gizarte egitasmo baterako emoteko konpromisoa.
– Inguruko gizatalderik ahulenen aldeko alkartasun-egitasmoren bat martxan jartea iragarri.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar