Beleneko Bakearen Argiaren materialak

Beleneko Bakearen Argiaren materialak

2017-11-15 Sailkatu gabea 0

“ZUREGAN BIZI DA” goiburua aukeratu dute Belengo Bakearen Argia delakoaren aurtengo ekitaldirako. Hain zuzen ere, Galaziarrei idatzitako gutunetik hartuta dago: “Honezkero ez naiz ni bizi. Kristo bizi da niregan” (Gal 2, 20). “Bera zuregan bizi da” (Lehoi Erregea 2) abestiak zeharkatzen du guztia.

Beti bezala, 5 multzotan banatuko ditugu haur eta gazteak, adinaren arabera. Oinarria, Abendu aldiko aste bakoitzeko irakurgaiak dira eta hauekin batera, otoitzak, ipuinak, jarduerak eta abestiak. Guzti horiekin, aste bakoitzeko ardatzen inguruan hausnarketa eginez, Abendu aldia bizitzen eta Gabonetarako eta, bereziki, Belengo Bakearen Argiaren etorrerarako prestatzen lagunduko diegu haur eta gazteei.

Lagungarri hauek proposamen zabala dira eta ez da nahitaezkoa den-dena erabiltzea. Talde bakoitzak aukera eta erabaki dezake aste bakoitzean zer garatu. Otoitzak bakarrik erabil ditzake, edo abestiak, abestia eta jarduera, aste bakoitzean gauza bat… Kasuan kasuko errealitate zehatzari eta bakoitzak duen denborari egokitu beharko zaizkio.

 

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar