Belengo Bakearen Argia bizkaiko auzo eta herrietara iritsiko da bizkaiko eskautei esker

Belengo Bakearen Argia bizkaiko auzo eta herrietara iritsiko da bizkaiko eskautei esker

2022-12-17 Berriak 0
  • Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko gazteek Belengo Bakearen Argia jaso dabe gotzaina buru dala eta Euskalerriko Eskautak Bizkaiak antolatuta
  • ‘Bazen behin Argia’ lelopean, 500 gazte baino gehiago bildu dira gure lurraldean argi horri ongietorria emateko

Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren Trebekek Berri Onaren etorrera ospatu dabe, Bilboko Eleizbarrutiko gazteen pastoraltzarako beste talde batzuekin batera, ostiral honetan, abenduaren 16a. Joseba Segura gure gotzaina izan da bertan, argiaren esanahia honako hau dela gogorarazteko: komunitatea, familia, auzoa, herria, lagundu, ingurunea hobetu…

Aurreko asteburuan, abenduaren 9, 10 eta 11n, Bizkaiko Trebeak Santanderren bildu ziren Eskaut Katoliko Mugimenduaren gainerako ibilbideekin argiaren etorrera prestatzeko. Asteburu honetan ezagutu zuten haien benetako esanahia: inguruan ditugun pertsonen bizitza hobetzea eta haientzat argia izatea.

Pandemiaren urte latzak atzean utzita, aurtengo leloa ‘Bazen behin, Argia’, inoiz baino egokiagoa. Gure jardueren jatorria berreskuratzeko unea da. Gure ingurura argia eramateko lana gure esku daukagula ikusi dogu eta, kontzientzia horri esker, azken urtean gure auzo eta herrietan gizarte aldaketarako egitasmo ugari jarri doguz martxan, elizbarruti osoan zehar.

Proiektu horiek buruan, Trebeakek, orain, Belengo Bakearen Argia parrokietara, adinekoen egoitzetara, eskoletara edo inguruko beste espazio batzuetara eramango dute. Hauek argia dira besteentzat, Aita-Ama Jainkoa gu guztiontzat argia den bezala. Haiek ere kandelak argi horrekin pizteko lan hori egiten dute mundu osoan zehar.

Bizkaiko eskaut zapiak Argiarekin. Argazki honetan klik eginda, album osora iritsiko zara.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar