BIDEO | @EskautakBizkaia-ko begiraleak hezkuntza mugimendu baten parte bezala norbanakoaren konpromisoaz jabetzeko bildu dira
Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) erakundeko 300 begirale boluntariok asteburu honetan ospatu dituzte Hausnarketa Jardunaldiak Urduñan. Jarduera honek delegaritza osatzen duten ia 30 taldeetako begirale taldeek lurraldeko eskultismorako funtsezkoak diren gaiei buruz hausnartzeko pentsatuta dago.
Oraingoan, “Ideiak batuz eraikia” leloa aukeratu da. Agerian utzi nahi dena da, María Manrique, Euskalerriko Eskautak Bizkaiako lehendakariaren hitzetan, “Bizkaiko eskultismoa dela aisialdiko hezkuntza sare nagusia eta horrela islatzen da taldeek elkarrekin lan egiten dutenean”.
Larunbatean, Minerva Leónen laguntzari esker (EEBko heziketa-arduradun ohia eta Santurtziko Itsasoko Ama eskaut taldekoa), militantziaren eta parte-hartze sozialaren kontzeptuei buruzko gogoeta egin da lankidetzan. Honen helburua konpromiso indibidualaren kontzientzia hartzeko, konpromiso handiago baten parte gisa da. Horretarako, lau printzipio metodologiko erabili dira:
- Emozioekin ibiltzea
- Sentitu – Pentsatu – Ekin
- Berarentzako jardun – Taldearentzako jardun – Mundurako jardun
- Berari buruzko begirada estimagarria
Gainera, paraleloki, prestakuntza eskaini zaie begirale-taldeetako kide berriei. Espazio honekin etapa berri honetan orientatzea eta ikasturte berri honen hasiera finkatzea bilatzen da.
Eguneko azken orduan, delegaritzako pertsona guztiak Sergio Buiza kontsiliarioak egindako eukaristiara joan ziren, hausnarketaz betetako egun bati amaiera emanez. Une horretan, Ines Gutierrezek (heziketa arduradun berria) Euskalerriko Eskautak taldearen hiru koloreko zapia jaso zuen. Afaria amaitu ondoren, gaubelan, Monstruos SA pelikula abiapuntu bezala aukeratu zuten EzkerMeatzaldeko begiraleek ‘ermandade’ desberdinak lehiatzeko. Denbora bat Bizkaiko beste eskaut batzuk ezagutzeko ere bai, aisialdiko hezkuntzaren etorkizunean laguntzeko.
Amaitzeko, igandean, aurreko egunean landutakoaren errepasoa egin zen, 2022-2023 ikasturterako hezkuntza-beharrak eta landu beharreko helburuak atera ahal izateko.