Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN sarien bigarren edizioaren deialdia luzatu du. Horren bidez, gizarte-ingurunea hobetzeko xedea duten gazteen ekimenak ezagutzera eman nahi ditu, 16-30 urte bitarteko gazteek gauzaturiko proiektuen atzemate eta hedapena egiteko.  

Bigarren edizio honetan, NBEren 2030erako Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuetan ezarritako jomugak lortzen lagunduko duten ideiak sustatu nahi dituzte. Hala, gizartearen eta ingurumenaren ikuspuntuen arabera, Bilbao hiri iraunkorragoa izatea lortuko dute.

Ideia onenak sustatu eta bultzatu nahi dituzte. Horretarako 3.000€-ko 10 sari emango dituzte, berau abian jartzeko aukera izan dezazuen. Horrela, ideia ekintza bihurtu ahal izango duzue eta zuen lanak emaitza egiaztagarriak izango ditu gertueneko ingurunean. 

Oinarriak eta izena emateko orriak eskuragarri dituzue bilbaogazte webgunean. Parte hartzeko interesik baduzue, bidali zuen eskari-orria 2019ko martxoaren 1a baino lehen, hurrengo helbide honetara:

balioakmartxan@bilbao.eus