Ekainaren 2an, igandea, errefuxiatuen aldeko “La Bilbao Refugio” lasterketa solidarioa egingo da Bilbon, hirugarren aldiz.

Aurreko bi urteetan mila lagun inguruk harte zuten parte, hainbat arrazoi tarteko beren herrialdeetatik ihes egin behar izan duten pertsonen eskubideen alde egiteko. Pertsona horiek, besteak beste, gerratik edo liskarretatik, miseriatik, ezkontza behartuetatik, emakumeen genitalen mutilaziotik, sexu-esplotaziorako salerosketatik eta LGTBI kolektiboaren jazarpenetik joan dira ihesi.

Inoiz ez bezalako krisi humanitario bat dugu aurrean eta tamalez, errefuxiatuen bidaia ez da bukatzen leku seguru batetara iristen direnean. Hutsetik berregin behar dute beraien bizitza: hizkuntza, etxebizitza, lana, lagunen sarea…

Hortxe sartzen da CEAR-Euskadiren lana. Bizitza berri honen hasieran laguntzan diegu eta lasterketa honetan, gainditu behar dituzten oztopoak aditzera eman nahi ditugu.

Aurten zenbait nobedade daude. Erripako kaitik irtengo da (Pio Baroja ondoan). Ibilbidea birritan egiteko aukera egongo da, horregatik 5 edo 10 km egiteko aukera dago.

Aldez aurretiko izen-emateak online egingo diraSportmaniacsplataformaren bidez, HEMEN sakatuz.  10 € izango dira online eginez gero. Lasterketa egunean tokian bertan aurrez aurre egingo diren izen-emateak 12 € izango dira.

Izen-ematea online-plataforman egin nahi izanez gero, lasterketa egunaren aurreko eguneko 20:00ak arte egin beharko da; eta aurrez aurre egin nahi bada, lasterketa-egunean, proba hasi baino ordu erdi lehenagora arte.

Parte-hartzaileei elastiko teknikoa eta anoa-hornidura emango zaie.

Lasterketan parte hartuko duten pertsona guztiek txip bat izango dute, lasterketa bukatzean zer denbora egin duten kontsultatzeko, Sportmaniacs pasarelaren bidez.

Korrikalariak, familiak, kuadrilak, bikoteak eta errefuxiatuen alde korrika egin nahi duen edonor ongi etorria izango dira Bilbao Refugio lasterketa solidarioan parte hartzera.

Eman Izena!

Ezin bazara joan baina lagundu nahi baduzu, sakatu HEMEN CEAR-Euskadilaguntzeko.

 

Partekatu!