Bilboko Eizbarrutiak Euskalerriko Eskautak Bizkaiko emakumeen lana goraipatu du
Datorren astelehenean, martxoaren 8an, Bilboko Elizbarrutiak ekitaldi instituzionala egingo du, pandemia garai honetan lehen lerroan egon diren 8 emakumeren lana aitortzeko.
Gizarte arreta eskainiz, lehenengo lerroan izan diran emakumeen lana autortu gura da aurton: arreta gizarte bazterketa jasaten dabenak; zailtasunak zailtasun, gaixoei pastoral arreta eskaini dabenak; pandemiak gogor astindutako gizataldeari zaintza eskaini deutsenak; euren heziketa-egitekoa aukera eta errealidade barrietan garatzen jarraitu eta aukera eta egoera barrietara egokitu dabenak; pandemiak eragindakoez gainera, egundoko zailtasunak dabezan herrialde eta egoeratan konprometituta dagozanak; aisialdian euren konpromiso hezigarriari eutsi deutsen eta egokitu daben emakume gazteak; pastoral egitekoa eta konpromisoa pandemia aldian garatu eta moldatu egin daben emakume zaintzaileak eta pandemiak eragindako egoera barrietan erantzun daben osasun arloko emakumeak.
8 emakume, gizarte anaikorrago baten alde arrastoa uzten dutenak.
Horien guztien artean, gazte mugimendu horretako Euskalerriko Eskautak Bizkaia elkarteko emakumeak aipatzen dira, haiek baitira elizbarrutitik aitormen hori jasotzen dutenak. Guztien ordezkari gisa, Mungiako Txispeleta eskaut taldeko Araitz Peña eta Maria Manrique ordezkaritza horretako ordezkaria izango dira ekitaldian.
On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzailea buru dala ospatuko da ekitaldia, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, datorren astelehenez, martxoak 8, eguerdiko 12:30etan. Zuzenean emongo da Eleizbarrutiaren web orrialde honen bitartez eta jente-kopuru mugatua sartu ahal izango da, aldez aurretik eskuratutako gonbidapenagaz. Iaz autormena jaso eben zortzi emakumeek be jaso dabe ekitaldi instituzionalean parte hartzeko gonbidapena.
Informazio gehiago: http://www.bizkeliza.org/noticia/8-mujeres-que-dejan-su-huella-a-favor-de-una-sociedad-mas-fraterna/