Bizkaia Isilik

Bizkaia Isilik

2018-11-30 Noticias 0

Hilaren azken asteazkenak, ‘Bizkaia isilik’ ekimenaren arduradunek bilkurak deitu dute etorkinak jasaten dauden bidegabekeriak salatzeko eta legeak egiten eta ezartzen duten gizon eta emakume guztien eskubideak eta duintasuna errespetatuko dabezan arau eta politikak eskatzeko. Gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan elkartuko dira lau lekutan: Bilbon, Arriaga plazan; Barakaldon, Bide-Onera plazan (Epaitegien parean, Metro Av. Euskadi etorb.); Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean (Metro Carlos VII) eta Galdakaon, Iturrondo plazan.

‘Bizkaia isilik’ ekimenak, gazte etorkinak izan ditu gogoan azaroko bilkura honetan, hau da, gure herrira hemen bizitzeko, euren prestakuntza burutzeko eta lana lortzeko etorri diren neska-mutilak. Deitzaileek azaltzen dutenez, gazte horreek, azken batean, “bizimodu hobea nahi dute. Euren itxaropen eta ametsak hemengo zein hango edozein gazteren itxaropen eta amets berak badira ere, askotxo dira aurkitzen dituzten oztopo eta aurreritziak eta, azkenean, segurtasunerako arazo bezala ikusten ditu gizartean eta ez berez diren bezala: eskubideak eta etorkizuna duten eta asko eman daikien gazte lez”.

Pasa den asteazkena irakurri zuten agirian aitatuko dira gazte horreek aurkitzen dituzten oztopoak: “Adin txikiko direla heltzen badira, erakunde publikoen harreraren ostean, hamazortzi urte beteten dituztenean, baliabide eta bitarteko guztiak itxi eta kale gorrian geratzen dira. Makina bat eragozpen izaten dute egoera administratiboa arautzeko, hezkiketari ekiteko eta dagokien osasun arreta eta gizarte laguntzak jasotzeko. Eta horretaz gainera, beti dago susmopean edo maiz jasaten dute bazterketa gizartearen eta erakundeen aldetik”.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar