Bizkaiak Beleneko Bakearen Argia jaso du, Euskadira Kantabriaren eskutik ailegatu baita

  • Euskalerriko Eskautak Bizkaiak beste herrialdeetara eramango du
  • Osasun-egoerak Estatu mailan Argia banatzea eragotzi du; probintzien artean eramaten ari da

Beleneko Bakearen Argia Euskadin da. Gaur, abenduak 10,  Kantabriaren eskutik jaso du Bizkaiak. Osasun-egoera dela eta, aurten ez da Estatu mailan Argia banatu, nora Trebeak joan ohi diren, eta erreleboka eraman da probintziaz probintzia. Euskadira Bizkaitik ailegatu da eta, orain, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak beste herrialdeetara eraman beharko du.

Bizkaitik, Argia jasotzera Lorea Martín Fede arduraduna, Irati Amezaga (Kilimusi) eta Cristian Crespo (Errekalde) Fede mahaiko kideak eta Goizaleko Eneko Aguion eta Ander Bargos begiraleak gerturatu dira. Muskizen izan da, Kantabriarekin mugan, eta otoitz txiki baten ostean Euskadiko kriseilua piztu da lehenengo aldiz.

Asteburu honetan, Bizkaiak Arabari pasatuko dio, eta Arabak Nafarroako Eskaut Katolikoei. Bilbon 18an banatuko da, San Nikolas elizan, arratsaldeko 19etan. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, talde bakoitzeko bi pertsona soilik joan ahal izango baitira. Bi txanda egongo dira: bat 19etan eta beste bat 19:40etan. Izena emateko epea abenduaren 14an amaituko da.

Partekatu!