Bizkaiko 200 Azkarrak inguruk ingurumeneko boluntarioen jardunaldi batean parte hartu dute Morgan laruntatean
Euskalerriko Eskautak Bizkaiako gizarte mahaiak ingurumen boluntariotza jardunaldi bat antolatu du larunbatean honetan, otsailak 11, 14 eta 16 urte bitarteko eskautentzako, Azkarrak adarrekoak hain zuzen.
10 urtez Ingurumen Boluntariotza Jardunaldi hau egin ondoren, hamaikagarren edizio hau “Eskautak basoak berbideratuz” lelopean ospatu da. Naturari laguntzen diogula kontzientziatzea dugu helburu, baina erraztaile huts gisa, eta ez salbatzaile gisa, naturak bere kabuz egin baitu milioika urtez. Gainera natura eskauton funtsezko esparrua da eta, horregatik, ekintza hau naturan egiten aire libreaz gozatu eta mundua aurkitu zuten baino apur bat hobeto uzteko aprobetxatu.
Aurten ere Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean aritu gara, natura-ondarea eta biodibertsitatea kudeatzea eta kontserbatzea helburu duena. Morga eta Muxika artean dagoen lursail batean landareak landatu, landare exotikoak kendu eta putzu batzuk bermoldatu genituen.
Gero Meakaurreko elizara joan ziren GHJ batzuen (Garapen Jasangarriko Helburuak) inguruan hausnartzen egon ginen eta bakoitzak bere aztarna ekologikoa kalkulatu zuen. Bost GJH aztertu zituzten eguneroko bizitzan eta eskaut kanpamentu batean eta horiek hobetzeko konpromiso indibidual eta kolektiboak hartu zituzten.
Bazkal aurretik, Elizaren barruan otoitza egin genuen eta gure konpromesuak adarrean landu genituen. Bukatzeko atzeko landa batean bokataz eta egun polit batez gozatu genuen guztiok batera. Euskai Sestaoko eskaut taldeko begirale baten hitzetan, “Asko gustatu zaigu sortu den giroa bai umeen artean bai begiraleen artean. Nire taldean egindako hausnarketa natura zaintzearen garrantziaz oso positiboa izan da”.