Bizkaiko eskaut taldeek pasaden igandean, hilak 19, ohiko asanblada egin zuten.

Bizkaiko eskaut taldeek pasaden igandean, hilak 19, ohiko asanblada egin zuten.

2023-11-23 Berriak Nabarmena 0

Bizkaiko 300 gazte baino gehiago elkartu ziren aisialdian eskaut hezkuntzaren etorkizuna eraikitzeko helburuarekin.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia-k (EEB) azaroaren 19an asanblada egin zuten. Mugimenduaren 54. urteurrenean, taldeek hobekuntzak eta proposamen berriak dakartzate eskaut mugimenduaren aurrera egitea helburu. Begiraleek, 18 eta 30 urte bitarteko gazteak, ohikoa duten Deustuko Salle ikastetxean egin zuten topo.

Bizkaiko ordezkaritzako 30 taldeetako begiraleek parte hartu zuten batzarrean, eta eskultismoak 8 eta 18 urte bitarteko gazteen aisialdiko hezkuntzan erreferente izaten jarraitzeko duen konpromisoaren erakusgarri izan zen. Aurten, mugimenduaren ondorengo jardueren datak ezarri ziren, eta barne-araudia eguneratu zen. Azkenik, eskualdeko koordinatzaileetako bat agurtu zuten.

 

Irudian klik eginez, album osoa eskura dezakezu.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar