Bizkaiko Eskautak, ingurumena hobetzearen alde egiten

Bizkaiko Eskautak, ingurumena hobetzearen alde egiten

2022-02-01 Sailkatu gabea 0

Ingurumen-hezkuntzari eskainitako egun batek gure ingurumena zaintzearen, natura babestearen eta ingurumena babesteko hainbat ekimenekin bat egitera kontzientziatzen gaitu. Baina, era berean, gobernuak presionatzeko balio du, ingurune naturalak babestu eta ingurumen-arazoei irtenbideak emango dizkieten politikak sor ditzaten.

Ingurumen Hezkuntzaren Egunean, urtarrilaren 26an, Ingurumenaren Munduko Scout Programa ezagutzera eta inplikatzera gonbidatzen zaitugu, eta, guztion artean, gure planetaren zaintza hobetzen laguntzera. Gainera, beste urte batzuetan bezala, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak Ingurumen Boluntariotza ospatuko du. Bertan, begirale boluntarioek eta 14 -15 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute natura ingurune bat garbitzeko jardunaldi batean. Jarduera hori otsailaren 12an egingo da, Kobaron-Muskiz inguruan.

Ingurumenaren aldeko Munduko Eskaut Programa, Munduko eskaut Mugimenduak garatu zuen Garapen Iraunkorraren Helburuei erantzuteko (ODS gazteleraz):

  • 6. GIH – Ur garbia eta saneamendua
  • 7. GIH – Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea
  • 11. GIH – Hiri eta komunitate jasangarriak
  • 12. GIH – Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
  • 13. GIH – Klimaren aldeko ekintza
  • 14. GIH – Urpeko bizitza
  • 15. GIH – Lurreko ekosistemen bizitza

Programa honen bidez, mundu osoko eskautak animatzen dira ingurumen-hezkuntzako jarduerak gara ditzaten, naturari buruz ikas dezaten, ingurumena babes dezaten eta giza jarduerak ingurunean duen eragina murritz dezaten. Era berean, bizimodu jasangarria sustatuko duten eta Lur planetarekin errespetuzko harremana sendotuko duten erabaki arduratsuak har ditzaten irakasten zaie.

Ezagutu gehiago Ingurumenaren Munduko Eskaut Programari buruz hemen.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar