Bolunta – Nazioarteko Boluntariotza Eguna

Aste gutxi barru Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna (abenduaren 5a) ospatuko dugu, eta aurreko urteetan bezala, Bizkaiko Boluntariotza Foroan parte hartzen dugu entitateek gure boluntario guztiekin ospatu nahi dugu, baina Bizkaiako edozein erakundeko boluntarioekin ere, horregatik aurtengo deialdiko irudia bidaltzen dizuegu zuen boluntarioen artean zabaltzeko.

Aurtengo ekitaldia Bilboko Berreginen Museoan izango da (San Frantzisko Kalea 14. Zenb) abenduko 5eko arratsaldean bertan, osteguna, 18:00etatik 21:00etara.

Aurtengo leloa hauxe da: PARTEKATU ERALDATZEKO, eta ospakizuneko jarduerak hauexek izango dira: bolutarioen photocall-a, interrelazio dinamikak, eraldaketa txokoa… ta noski, musika pixka bat eta mokaduak egongo dira egun handi hau ospatzeko.

Ekitaldira etorri nahi duten boluntariorik baduzue, mesedez korreo honetara erantzun, scalderon@bolunta.org, azaroako 29a baino lehenago, lekuak muguatuak bait daude eta bakarrik sar daiteke gonbidapenarekin.

Partekatu!