Kulturartekotasunaren ikuspegiak badarama denbora pixka bat gure artean. Hala ere, ikuspegi hori, badirudi ez dugula oso ondo ulertu; are gutxiago aplikatu. Ez gara jai-espazioak ospatzetik edo sukaldaritzari lotutakoetatik harago joan.

Ikuspegi horren azterketa kritikoa egingo dugu gure esperientzietatik, auzoetatik, herrietatik eta bizilekuetatik eta gizarte-eragile lanetan aritzen garen lekuetatik abiatuta. Jakintzat ematen ditugun kontzeptuez arituko gara eta ondoren, tresna metodologikoak eztabaidatuko ditugu praktika lantzeko.

Kultura? Etnia? Arraza?… eta klase soziala? Kontzeptuak argituko ditugu.
Kulturartekotasuna aniztasuna kudeatzeko proposamen soziopolitiko gisa: oinarriak, elementuak eta baldintzak.
Herritarren bizikidetza, kulturartekoa: tresna metodologikoak.
Aplikazio-eremuak: hezkuntza, bitartekaritza, politika publikoak eta abar.

Prezioa: 45€

Noiz: Otsailak 4, 7, 11 eta 14

Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara

Hezitzailea: Andrea Ruiz Balzola

Matrikularen kodea: 8408

online matrikulatu

 

Gogoratzen dizuegu prestakuntzarekin loturiko edozein gai argitzeko, Boluntarekin harremanetan jarri ahal zaretela posta elektronikoaren bidez prestakuntza@bolunta.org ,  telefonoaren bidez 944161511 edo aurrez aurre boluntan.

 

Partekatu!