Datorren maiatzaren 19an, igandean, Europar Batasunak pertsona errefuxiatu eta migratzaileak abegi onez (hospitalidad) har ditzan eskatzeko 2. martxa solidarioaegingo dugu.

Euskadi eta Nafarroako Jesus Lagundiaren gizarte erakundeok errefuxiatu eta migratzaileei duintasuna, elkartasuna, askatasuna eta babesa emango dien eta giza eskubideak bermatuko dituen Europar Batasunaren alde egin nahi dugu ibilaldi honen bitartez.

Iazkoaren moduan, Aizpurutxotik Loiolarako 10 kilometroak beteko ditugu giro alaian lagun eta senideekin batera. Aizpurutxora autobusak jarriko ditugu hiriburuetatik.

Animatuko zara etortzen?

 

Ezin baduzu ibiltzera etorri, zure babesa eman eta abegi onaren kultura sortzen lagundu ahal duzu zure dirulaguntzarekin

Partekatu!