NOLA KUDEATU ISTRIPU BAT GERTATU ETA GERO? (istripuen aseguruari dagokionez)

Lehenengo eta behin, kontuan hartu beharko duzue istripu bat ez dela gaixotasun bat (gripea, gastroenteritisa…), baizik eta aktibitate batean jazotako istripu bat.

Oso garrantzitsua da, bai kanpaketa finkoan, bai ibiltarian, hurbil dagoen osasun zentroetako zerrenda bat izatea. Ez dago arazorik zentro hauek pribatuak ala publikoak izango direnik, baina zerrenda edukitzea ezinbestekoa da.

Istripua gertatu bezain pronto, kolpatua zaindu. Lehen laguntza posible bada ederto, bestela estutasunik bada deitu larrialdietara ala istripua jazo duen pertsona eraman ospitalera (hoberen modutan).

Larrialdiari aurre egin ondoren:

  • Deitu Delegazioari, izan ere, delegazioa segurtasun-artekaritzarekin bitartekari da. Ez da ezinbestekoa momentuan egitea, hortaz, lasaiago zaudetenean abisua eman.
  • Hala eta guztiz ere, ospitalean edo osasun zentroan oso garrantzitsua da kolpatuen osasun-txostenak eskatzea. Hauek aseguruentzako derrigorrezkoak direlako.

ADINGABEKOAK ERAMANGO DITUZUE KOTXEZ EDO FURGONETAZ KANPAMENDUTIK?

Kontuz! Galdeiozue zeure buruari ezinbestekoa den.

Erantzuna “ez” bada: saihestu. Legeak adingabekoak bakarrik garraiatzaile aproposetan eramatea aurrekusten du:

  • Autobusak
  • Anbulantziak
  • Trenak

KANPAMENTU IBILTARIETAN IGAROTEN:

 

URA KUDEATZEKO

Kontuan eduki kontsumatzen dugun ura (bai edateko, harria egiteko, hortzak garbitzeko…) kloratua izan behar delako.

Harrikoa egitean ur kutsatuta erabiltzeak GASTROENTERITISA ekar dezake.

 

AZTARNA EKOLOGIKOA MURRIZTEKO

  • Xaboi biodegradarriak erabili.
  • Ur grisak (harrikoa egitearen ura) kudeatzeko, dekantadorea erabiltzen baldin baduzue jada: zorionak! Geure aztarna ekologikoa murriztera laguntzen ari zarete. Eta dekantadorerik ez baduzue oraindik hona hemen Oinarinekin adibidez egiteko aproposa izan daitekeen eraikinaren tutorial bat.

Zalantzak izatekotan jarri harremanetan delegazioarekin

bizkaia@eskaut.org

94 479 59 89

611 059 249

Partekatu!