Elizbarrutietako Misioen Kanpaina

Martxoaren 18an, Elizbarrutietako Misioen eguna ospatuko da euskal elizbarrutietan. Hauxe da kanpainarako izenburua: “Zerbait barria ernetzen ari da – Algo nuevo está brotando“.

Aurtengo kanpainan, Afrikan jarri nahi dute arreta, baztertuta dauden gizon eta emakumeen aldeko elkartasunez, afrikar kontinentearen aldeko konpromisora garoazan alkartasunez.

Fedearen elkarte alderdiari dagokion balioa eman gura diote katekisten bitartez, izan ere honeek garrantzitsuak eta baloratuak dira Afrikako kristau elkarteetako pastoralgintzan.

Afrika eta afrikarrak adiera positibo eta eraikitzailean ezagutu eta hurreratu nahi dute. Hango gizarte, eleiz eta politika eremura hurreratu. Geure anai eta arrebak dira. Eleizbarrutietako Misioek 60 urte inguru daramate Afrikarekiko misiolari hartu-emanez.

Hegoaldeko Ahotsei dagokienez, Kenyan misiolari lanetan diharduen monja Marianita ekuadortar bi izango dira gure artean. Gizarte eta eleiz errealitatearen lekukotasun gertuko eta zuzena emango digute.

Jardueren programa erantsiko dizuegu

Programa

 

Informazio gehiago nahi baduzue:

94 401 36 99 (Bilboko Ordezkaritza)

Partekatu!