Euskalerriko Eskautak Bizkaiko Administratzaile Deialdia

2020ko martxotik aurrera Koldo, Euskalerriko Eskautak Bizkaiko administratzaileak, kargua utziko du. Beraz, lan postuaren hautatze prozesua martxan jarri nahi dugu.

Perfila betetzen duten pertsonei eta interesatuta egon daitezkeneei informatzea eskatzen dizuegu eta kurrikulumak hurrengo email helbidera bidali ditzatela: bizkaia@eskaut.org. Ahalik eta pertsona gehien aurkeztea gustatuko litzaiguke, beraz, anima itzazue zuen ezagunak aurkezten.

  • Profila eta eginkizunak.
  • Lanpostuaren iraupena: Denboran egonkorra (iraupen zehatzik ez du), urtero ebaluatzen da eta 3 urtean behin berrikuskatzen da.
  • Bizkaiko Parte-Hartze Sozialaren hitzarmenean oinarritzen da lanpostua (Kategoria 2).
  • Pertsona lanpostu berrian hastea 2020ko urtarrilaren 7rako aurreikusten dugu jaurdunaldi erdian otsailaren 24 arte, eta otsailaren 25etik aurrera lanpostua jardunaldi osora pasako litzateke bi aldeak ados egonez gero.
  • Lanean hastea eta ordutegia egoeraren arabera ebaluatuko da.

Kurrikulumak bidaltzeko epea abenduaren 8an bukatuko da, horrela elkarrizketak abenduan burutu ahal izango dira eta urtarrilerako pertsona hautatua lanpostuan hasiko litzateke.

Anima zaitezte eta animatu ere interesatuta egon daitezkeen pertsonei.

Partekatu!