Pentsatu dozu Ipar-Hegoaldea ikastaroan izena emotea?

Zabalik da Bilbon Ipar-Hegoaldea ikastaroan izena emoteko epea. Misinoetarako Ordezkaritzatik azaldu dabenez, “ikastaro honen helburua gure munduaren egoerari, pobretasuna, desbardintasuna eragiten daben arrazoiei begiratzea da”. Azken batean, “Eleizaren agiriak abiapuntutzat hartu eta gogoeta egin gura da, besteak beste, zuzentasunaren alde dogun konpromisoaz jabetu gaitezan”.

HELBURUAK

  • Sakondu Ipar-Hegoalde arteko harremanen analisian ikuspegi historiko, soziologi, politika eta kultura esparruetan.
  • Barri Ona oinarritzat hartuta, Ipar-Hegoalde harremanak sendotu kristau ikuspuntutik, teologia eta sozial arloko Eleiz doktrinatik.
  • Ezagutu eta neurtu Ipar-Hegoalde harremanetan erabilten diren ibilbide, proposamen, solidaritza ekintza eta moldeak, norberaren partaidetza GKE batean eskeintzeko.

ZUZENDUTA

  • Ipar-Hegoalde solidaritzarako erakunde baten partaide izateko prest dauden pertsonak (21 urte baino gehiago) hezi eta norberaren konpromesu pertsonal aurrera eroateko.
  • Arlo honetan konpromizua hartu duten pertsonak eta sakontze bide baten beharrean daudenak bai teori eta kristau ikuspegitik.
  • Bilbo Elizbarrutiko Caritasek eta Elizbarrutiko Misioek Hegoaldeko herrialdetan antolatutako uda lan-taldeetan parte hartu nahi duten pertsonak. Aurten ez dira martxan jarriko, pandemia dela eta.

METODOA

  • Hilero bost orduko ekitaldia zapatuan.
  • Talde txikian (10-12 pertsona) laguntzaile batekin.
  • Partaidetza nagusi den batzarretan.
  • Aurreko norberaren irakurketa eta azterketa lana eginda.
  • Alkarren-arteko ekintzaren batekin asteburuan.

IZEN EMATEA
Urriaren 18a azken eguna

PREZIOA:
100 euro danera (izena ematea eta eskuartekoak)

 

Info gehiago: http://www.bizkeliza.org/eu/barria/pentsatu-dozu-ipar-hegoaldea-ikastaroan-izena-emotea/

Partekatu!