Euskalerriko Eskautak Bizkaia mugimenduan, gizarte zuzenago eta solidarioagoaren aldeko apustutik, eta gure Idearioak eta Eredu Ekonomikoak jasotzen dutenarekin bat, honako oinarri hauek aurkezten ditugu aurtengo aurrekontu-partidaren jasotzaile izango den garapenerako lankidetza egitasmoaren aurkezpen eta hautaketarako prozesua errazteko asmoarekin.
Aurtengo partida berezia dela gogoratu nahi dugu; hain zuzen, aurrekontuan jasotako diru-kopurua gehi emaitza positiboaren aplikazioa litzateke.
Guztira, beraz, 2.681,04 euro.
Garapenerako Lankidetza proiektuak jasotzeko epea irekita dago.
Azken eguna: abenduaren 9an izango da.
Animatu zuen taldeko garapenerako lankidetza proiektuak aurkeztera.
Lankidetza oinarrik eta aurkezteko eredu orria erantsiko dizkizuegu:
OHARRA: Kurtsoaren amaieran (apirilean-maiatzean), beste deialdi bat egingo da, kontuan hartzeko!
Bidean Beti Prest