EGK-k komunikazioko teknikariaren lan-deialdi hau egin digu:
Kaixo:
Komunikazio kontuak gustuko dituzu, ikasketak eginda eta lan bila zabiltza? Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) eskaintzen dizugun hau interesekoa izango zaizu orduan. Gure webgunea, barne eta kanpo komunikazioa, sare sozialak, Piztu! buletin digitala eta hedabideekin harremana, besteak beste, kudeatuko dituen pertsonaren bila gabiltza. Hemen daukazu deialdia
CV eta motibazio gutuna bidaltzeaz gain, ez ahaztu Datuen babesaren politika dokumentua betetzea. Dena apirilaren 26a baino lehen (12:00ak arte). Gainerakoan ezingo dugu zure hautagaitza kontuan izan. Lanpostuaren ezaugarriak, eskatzen duguna eta kontuan izateko datak albistean dituzu
Bestelako zalantzarik izanez gero, deitu 944436143 telefonora edo idatzi egk@egk.eus emailera.