Fede Pedagogiaren arduradunaren deialdia ireki da

Lorea Martin, Euskalerriko Eskautak Bizkaiko fedearen Pedagogiaren arduraduna abuztuaren 31n amaituko du bere lana, lau urtez mugimenduarentzat lanean aritu ondoren.

Hori dela eta Lorea errelebatzeko prozesua martxan jarriko dugu 2021-2022 kurtsoan lan egiten hasteko.

Aproposak iruditzen zaizuen zuen taldeko pertsonak aurkeztea animatzea eskatzen dizuegu, halako funtzioan aritzeko gaitasuna dutela uste baduzue.

Aipaturiko lanpostuaren hautaketa hurrengo epeetan egingo da:

  1. 2021ko martxoaren 18tik apirilaren 18rarte: curriculumak bidatzeko epea.
  2. Apirilaren 19an bereizketarako materiala eta monografia.
  3. Pertsona hautagaientzako maiatzak 3a eta 10 artean egingo dira elkarrizketak.
  4. Ekainean pertsona hautatzea.
  5. Ekainean eta uztailean errelebo-prozesua.
  6. 2021ko irailaren 1ean hautatutako pertsona lan egiten hasiko da.

Lanpostua lanaldi erdikoa izango da. Hurrengo dokumentuan atxikitzen dizuegu prozesuaren azalpena, bai eta haren betebeharrak eta zereginak ere.

Curriculum-ak bizkaia@eskaut.org helbidera bidali.

Partekatu!