Lehengo topaketa azaroan eginda eta gero, otsailaren 9an Trebeak Koordinatzailearen bigarren Topaketa egingo dugu. Batzar hau ezinbestekoa da gazteentzat, ez ezik begiraleentzat ere, Trebeak adarrean prozesua lantzeko. 

Lehenengo topaketa kontuan izanik, Trebeek sozial esparruan lantzen duten elkarte ezberdinak ezagutuko dute. Helburu nagusia elkarte ezberdinak ezagutaraztea da, eta honekin batera errealitate sozialari buruz hausnartzea. 

Bestetik, begiraleek auzolandegiei buruzko formakuntza bat izango dute. Oso garrantzitsua da parte hartzea, izan ere auzolandegiko helburuei buruz hitz egingo da. Horrez gain, nork aukeratu auzolandegiak eta tresnak bilatzeko, besteak beste, azalduko dute. Ezinbestekoa da, aurten auzolandegien bila zabiltzatenak, formakuntzara horretara hurbiltzea.  

Trebeak Koordinatzailea Etokizunako lokaletan izango da, Ibarrekolanda auzoan  (Metro Sarriko / Kalea Benidorm, 4BIS, 48015 Bilbao).

Ordutegia:

  • 10.00 – 10.30: Harrera
  • 10:30 – 11:00: Otoitza
  • 11.00 – 13.00: Trebeak / Begiraleentzako Formakuntza
Topaketaren antolakuntza dela eta, beharrezkoa da hurrengo formularioa betetzea, otsailaren 6a baino lehen:
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremaneta: telefonoz ala emailaz: eebheziketa@eskaut.org
Partekatu!