COVID19K BIZKAIKO 10-17 URTE BITARTEKO HAURREN ETA NERABEENGAN IZANDAKO ERAGINA

COVID19K BIZKAIKO 10-17 URTE BITARTEKO HAURREN ETA NERABEENGAN IZANDAKO ERAGINA

2020-07-24 Noticias 0

Covid-19tik eratorritako alarma-egoerak eta konfinamendu-neurriek gure familia-bizitza, gure harremanak eta gure lan egiteko modua irauli dituzte. BBK Familytik (EDE Fundazioak, BIDEGINTZA GEK eta BBKk bultzatutako proiektua) oro har Bizkaiko etxeetan COVID-19aren krisiak izan duen inpaktua aztertu gura dugu, eta, zehazkiago, bertan bizi diren pertsonengan konfinamenduak izan duen eragina.

Diseinatu dugun galdetegiaren bidez hobeto ezagutu gura dugu zelan bizi izan duten familiek egoera hori, eta, horretarako, garai honetan bizi izan dituzuen ikaskuntzak eta kezkak identifikatu nahi ditugu, etorkizunera begira ondorioak ateratzeko.

10 eta 17 urte bitarteko haur eta nerabeen ikuspegia zuzenean jasotzea gustatuko litzaiguke. Horregatik, adin horretako seme-alabak badituzu, laguntzea gustatuko litzaiguke, haientzat diseinatu dugun galdetegi bat bete dezaten animatuz.

Aldez aurretik laguntza eskertzen dizugu eta parte hartzeko interesa izan dezaketen beste pertsona batzuei galdetegia zabaltzeko eskatzen dizugu.

INKESTA

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar