DÍA DE LA PAZ Y LA NO VIOLENCIA

Urtarrilak 30a, Bakearen eta Biolentzia Ezaren eguntzat hartzen da 1964.urtetik, Gandhiren heriotzaren omenez.

Egun honetako leloa; ‘maitasun unibertsala, biolentzia eza eta bakea. Maitasun unibertsala berekoitasuna baino hobea da, biolentzia eza indarkeria baino hobea eta bakea borroka baino hobea’.

Hain zuzen ere, egun honetan tolerantziarako hezkuntza, elkartasuna, Giza Eskubideen errespetua, biolentzia eza eta bakea sustatu nahi da.

Tamalez, gure egunerokotasunean gertakari bortitzez bonbardatzen gaituzte komunikabideek eta hauek normaltasunez onartzen ikasi dugu. Egunak joan egunak etorri, egunkarietan genero indarkeria, bullying kasuak, inguruko konflikto armatuak, …  pilpilean ditugun gaiak dira. Telebista jarri ezkero, kontu berdina. Zer gertatzen ari zaio munduari? Zer nolako gizartea eraikitzen ari gara, balore etikoei, tolerantziari, maitasunari eta bakeari buruz zenbat eta gehiago hitz egin arren, gure artean etengabe erasoka bagabiltza? Zer da hain beste banatzen eta gizatasuna kentzen gaituen hori?

Gaurkoan nork bere buruari galdetu beharko lioke zergatik ez garen gai gure ezberdintasunak onartzen dituen mundu batean bizitzen. Bereizketarik egiten ez duen mundu bat non pertsonak bata bestearengandik gailentzen ez diren eta aurretik aipatutako baloreetan oinarrituz hezten dituen, oinarritzat tolerantzia, bakea, elkartasuna eta bereziki Giza Eskubideak hartuz.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia-ko taldeek bake kulturaren aldeko apustua egiten dugu. Bizi garen gizarte gatazkatsu honen erdian, hezkuntza integrala helburutzat duen mugimendu moduan, bizitza eskubide eta giza eskubideen aldeko beharrezko apustu trinkoa egiten dugu, edozein motatako indarkeria salatuz.

Gure apustua haratago doa, baita tolerantziaren, ezberdintasunarekiko errespetuaren, komunikazio egokiaren eta adostasunaren alde ere, beti ere bakea berdintasun eta bidezko garapentzat ulertuz.

Nahiz eta gure hezkuntza zeregina balore hauetan oinarrituta egon, uste dugu gaurko egunean interesgarria izan daitekeela bakea gure taldeetan presente izatea. Horretarako hurrengo esteketan zenbait ekintza proposatzen dizkizuegu zuen bileretan gaia lantzeko eta zuentzat bakeak eta indarkeria ezak suposatzen duenarekin argazki bat bidaltzea eskatzen dizuegu. Otoitza txiki bat eta “Bake mina” abestia ere gomendatzen dizuegu.

Y aunque nuestra tarea educativa esté fundamentada en estos valores creemos que puede ser interesante que tal día como hoy se haga especialmente presente la paz en nuestros grupos. Para ello os proponemos unas actividades en los siguientes enlaces para hacer en vuestras reuniones y que nos enviéis una foto que resuma qué es para vosotros y vosotras la paz y la no violencia. También os recomendamos la canción “Bake mina” y una breve otoitza.

EEBko Gizarte Mahaia

PAZ

BAKEAREN ALDEKO OTOITZA
Jainko Aita:
Gu bakez bizitzea nahi dozu.
Zein beharrezko eta zein hauskor dan bakea!
Hautsita daukagu gure familietan,
gure hartu-emonetan eta lantegietan,
gure herrian.
Baina ez dogu jarraitu nahi bake hautsi baten bizitzen.
Zuk bakeaz bedeinkatu gozuz.
Zabaldu egizuz gure bihotzak bakerako,
eta sendotu gagizuz
bakearen alde lan egiteko.

 

Abestiari esteka: Bake mina- Sed de paz:

Jarduerei estekak:

Itaka

Andujar

Partekatu!