Hurrengo larunbatean, maiatzak 11, badugu urtebetetze bat: BIDEZKO MERKATARITZAREN MUNDU EGUNA BILBON duela 15 urte.

Ospakizun handia egin nahi dute, Dock-en behar bezalako festa eginez: antzerki-monologoak, pintxoak, fotomatoia eta sorpresa-mordoa.

Gainera, ostegun honetan Juanjo Martínezek, WFTO Europako presidenteak, bidezko merkataritzako prezioei buruzko hitzaldia emango du

 

Bidezko merkataritzakoak erosten dituzu? Bidezko merkataritzako jardueretan parte hartzen duzu? …Zatoz, ba, ospatzera!!

Baduzu bidezko merkataritzaren berririk? Gehiago jakin nahiko zenuke? …Etorri festara eta ezagut ezazu!!

#soycomerciojustoytu

#bidezkomerkataritzanaizetazu

Bat egin mundu bidezkoago baten aldeko mugimenduarekin.

Badakizu, maiatzaren 11n, larunbata, hitzordu bat daukazu:

Dock (Uribitarte pasealekua 6, 48001 Bilbo – Mondragon Unibertsitatea-LEINNen erakina) 19:00etan.

  • Emanaldiak: Trokolo teatro eta Puro Luego
  • Cateringa: bidezko merkataritzakoa eta tokiko nekazaritzakoa
  • Sarrera libre eta doakoa, bete arte.

 

Antolatzaileak: Kidenda, Oxfam Intermon, Setem Hego Haizea, Vicente Ferrer fundazioa, Adeco, Proclade eta Adsis-Equimercado

Partekatu!