1966tik martxoaren 21ean Arrazakeria eta Xenofobiaren kontrako nazioarteko eguna da. Data hau aukeratu zen, Sudafrikan egin zen manifestaldi baketsuaren omenez. Poliziak manifestariak erreprimitu zituen, apartheid garaian. Egun, apartheid deseginda dago, halere arrazakeriak gure gizartean sartuta jarraitzen du.

Berdintasuna eta diskriminazio eza dira giza eskubideen oinarria. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren arabera pertsona guztiek bertan adierazitako eskubide eta askatasun guztiak dituztela aitortzen da, inolako bereizketarik egin gabe.

Hala ere, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziak arazo arruntak dira edozein gizartetan. Tamalez, diskriminazio praktikak, batez ere errefuxiatu, pertsona migrante eta afrodeszendienteen aurka, oso ohikoak dira, milioika pertsonen aurrerapena oztopatuz.

Gainera, baztertze hau zuzenki lotuta dago jaioterria eta maila sozioekonomikoarekin, aporofobia deritzoguna, txiroenganako diskriminazioa.

Euskalerriko Eskautak Bizkaiatik arrazakeria eta xenofobiaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, dinamika bat proposatuko dizuegu gazteekin lantzeko. Material hori Bizkaiko Gizarte Mahaiak egin du.

Material

Partekatu!