Diego Bahillo Euskalerriko Eskautak Bizkaiko administratzaile berria izango da

2020-01-17 Noticias 0

Errekaldeberri Eskauteko Diego Bahillo hautatu dute Euskalerriko Eskautak Bizkaiko hurrengo administratzaile izateko; beraz, urtarrilean eta otsailean lanaldi erdiko txanda izango du, eta martxotik aurrera lanaldi osoan hasiko da lanean.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketak amaitzear dago, eta Errekaldeberri Eskauteko ekonomia arduraduna izan zen 3 urtez. Horrez gain, begirale eta aisialdiko zuzendari tituluak ditu.

Diegoren hitzetan: “Bueltan, gogo handiz topatzen naiz Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren administratzaile-postua betetzeko, hazteko aukera bat dela uste dudalako, bai pertsonalki bai profesionalki. Koskorretik Errekaldeko eskaut taldean hazi naiz, eta, geroago, monitore-lanetan aritu nintzen 5 urteetan. Eta urte batzuk daramatzat taldean hezitzaile gisa egon gabe, asabak gisa parte hartzen baitut.  Kargu honek motibatzen nau eskultismoarekin lotura zuzenagoa izatera.”

ZORIONAK DIEGO!